
Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioaren ekimenez bihar, hilak 6, barikua 10:00etatik 14:00etara, Arratiako IV. Enplegu Azokea egingo da. Aurten, Arteako frontoiak hartuko dau inguruko enpresa, egoitza, merkatari eta erakunde desbardinak, beharra topetan dabilen jenteagaz kontaktu zuzena egiteko aukerea emoten dauan ekimena. Holan, “tokiko enplegua eta enplegu-aukerak herritarrengana hurreratu eta enpresei behar daben taldentua aurkitzea” topetan dau Errotak.
Gremio desbardinetako enpresak, industriatik hasi eta zaintza-lanen ingurukoetara arte, euren postuak izango dabez azokan. Holan, lan bila zein ibilbide profesionala garatu gura dauan jenteak eta praktikak egiteko leku bila dabizan ikasleak bertara hurbildu, kurrikuluma itxi eta euren burua aurkeztuteko aukerea izango dabe, libre eta doban.