FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi

Erredakzinoa

Argazkia: Jokin Gurtubai // @gurtu.visuals

Andrazkoen Arratia Ak eta gizonezkoen Arratia Ak eta Bk galdu egin ebezan euren partiduak.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Urbietan Celta taldearen kontra eta 0-3 galdu eban. Kanpotarren lehen gola 32. minutuan heldu zan eta bigarrena lehen zatiko deskontuan. Bigarren zatia hasi eta segiduan hirugarrena sartu eben Vigokoek. Atzen hiru partiduak jarraian galdu dauz Igorreko taldeak eta zortzi jardunaldiren ostean 9 puntugaz bderatzigarren postuan dago. Datorren partidua Osasuna B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 15ean, 12:15ean.
 
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban etxetik kanpo Lakua taldearen kontra eta 1-7 irabazi eban. Atsedenaldira 1-3 heldu ziran eta bigarren zatian lau gol gehiago sartu ebazan Igorreko taldeak. Golak minutu honeetan izan ziran: 0-1 Alaitz Zelestino (6. minutua), 0-2 Miren Gordo (10. minutua), 1-2 (17. minutua), 1-3 Miren Gordo (25. minutua), 1-4 Udane Iturbe (77. minutua), 1-5 Olaia Intxaurbe (80. minutua), 1-6 Udane Iturbe (86. minutua) eta 1-7 Olaia Intxaurbe (89. minutua). Zazpi jardunaldiren ostean 9 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago, jatsiera postuetatik kanpo daborduko. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau lidertzan dagoan Erandioko Betiko Neskak taldearen kontra hilaren 7an, 15:30ean.
 
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Urbietan Mungia taldearen kontra eta 1-3 galdu eban. Atsedenaldira 0-2 heldu ziran. Bigarren zatiko 9. minutuan hirugarrena sartu eben kanpotarrek eta arratiarren gola Xabier Orbek sartu eban bigarren zatiko 15. minutuan. Zazpi jardunaldiren ostean eta atzen hiru partiduak jarraian galdu ostean, 6 puntu baino ez ditu Arratia Ak eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Moraza taldearen kontra hilaren 8an, 11:30ean.
 
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban Orozkon Atxulaur taldearen kontra eta 6-0 galdu eban. Atsedenaldira 1-0 galtzean heldu baziran be, bigarren zatian 5 gol sartu eutsiezan. Zazpi jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Padura B taldearen kontra hilaren 8an, 18:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik zapatuan jokatu eban Arlonagusian Moraza taldearen kontra eta 4-3 irabazi eban. 3-0 aurreratu ziran 27. minuturako Xanti Korta, Oier Etxebarria eta Jon Casillasen golakaz. 31. minutuan kanpotarrek aldea murriztu eben. Bigarren zatian kanpotarrek partidua bardindutea lortu eben, baina 69. minutuan Julen Fernandezek garaipenaren gola sartu eban. Zazpi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Lemoako Harrobik eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Begoña taldearen kontra hilaren 8an, 11:15ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!