PELOTEA

Rekaldek finalderdirako pasea lortu ahal dau Zeanurin

Ager Barragan

Xabi Rekalde pelotari dimoztarra 4 ½-ko Eusko Label Txapelketan murgilduta dago eta domekan, zemendiaren 1ean, finalerdietara pasetako atzen aukerea eukiko dau Zeanuriko frontoian Iker Salaberriaren kontra, arrastiko 18:00etatik aurrera.

Final laurdenetako ligaxkako hirugarren eta atzen partidua izango da Zeanurin jokatuko dana. Lehenengoan 22-11 irabazi eutsan Rekaldek Apezetxeari, bigarren partidua 17-22 galdu eban dimoztarrak Zubizarretaren kontra eta oin Iker Salaberriaren kontra lehiatuko da finalerdira pasea lortuteko.

Finalerdiak Idiazabalgo Igarondo pelotalekuan jokatuko dira zemendiaren 6ean gaueko 21:00etatik aurrera eta ostean final handia Irungo Uranzo frontoian jokatuko da zemendiaren 14an arrastiko 17:15etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!