Herri askotan berbiztu gura dabe Euskal Herriko tradizinoa, baina era berean indarra be hartzean doa Ameriketatik etorritakoa, hara Europatik eroandakoa, izan be. Dana dala, modu baten zein bestean, globalizazinoak ekarritako disfrazakaz edo euskal tradizinozko mozorroakaz, gozoki edo gaztain eske, etxez etxe eskean ibiliko dira ume kuadrillak astegouien honetan.
Hilaren 30a, barikua
Zeanuri
· 18:00etan, jolas eta eskulan tailerrak, gero, kobazulo bildurgarritik pasau ahalko dira umeak eta kalejirea, sorgin jantzea eta antzerkia egongo dira; amaituteko, berakatz-zopea egongo da.
Areatza
· 18:00etan, orienting tailerrak eta ostean gaztaina erreak.
Igorre
· 17:00etatik 19:00etara, Scape Room-a umeentzako.
· 17:00etatik 19:00etara, tailerrak LHko umeentzako.
· 18:00etan, Ilargi guztiak filmaren proiekzinoa gaztelekuan.
· 19:00etan, sorginen jantza.
· 19:30ean, gaztain erreak.
Kiñu Gaztetxea (Igorre)
· 18:00etatik aurrera, umeentzako jolasak, gazteentzako ibilbide beldurgarria eta ostean, txokolate beroa eta jana be egongo dira.
Dima
· 17:00etan tailerra ludotekan.
· 18:00etan fotokola.
· 18:30ean Beldurrak erre!
· 19:15ean gaztaina erreak.
Bedia
· 18:00etan Hodei Magoaren Essentia umeentzako ikuskizuna eta gero, eskean urtengo dira “xanduli manduli, emon goxokiak guri!” kantetan.
Zeberio
· 18:30ean, ipuin bildurgarria.
· 19:00etan, xanduli manduli.
· 19:30ean, gaztaina erreak.
· 20:00etan, sorginen jantzea.
· 21:00ean, gaztaina erreak.
Hilaren 31, zapatua
Lemoa
· 17:00etan kalabaza tailerra Atxetan.
· 19:30ean, arimen kalejirea Arantzetik hasita.
· 20:00etan, Durundi Barriko jantzariek sorginen jantzea egingo dabe eta gero, gaztaina erreak egongo dira.
Ubide
· Gauean, nagusientzako Mozorro Lehiaketea Ubideko Herriko Tabernan.