ONDAREA

Ondarearen Europako Jardunaldietako atzen ekintzak

Ager Barragan

Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzak aurrera segiduten dabe gurean eta astegoien honetarako atzen ekintza bi dagoz antolatuta, bihak zapatuan, hilaren 31n.

Arantzazun, 11:00etan, Jose Maria Izaga Reiner ingeniari eta ondare hidraulikoan adituak lehenagoko industri-paisaiatik geratuten diran errastu bakarrenetakoak erakutsiko ditu, presak. Makina hidrauliko handi honeek desagertutako jarduera baten aztarnak dira eta honeek konserbau eta kudeatzeko moduak azalduko ditu. Izen-emotea 600 524 650 telefonoan edo basurde@gmail.com helbidean egin behar dira.

Zeanurin be 11:00etan hasiko dabe eguna. Jon Urutxurtu historialariagaz, Perratokia, Altzibergo torrea, Ponporteko presea eta Errotabarriko errotako instalazinoak bisitauko dira, perratzaileen eta errotarien lana aztertuaz. Egindako zaharbarritze lanen gainean be egingo da berba. Izena emon gura dauanak  94 673 91 46 telefonoan edo haz@zeanuri.eus helbidean egin beharko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!