Pasau dan domekan, urri bigarrenaren 25ean egin zan Arratiako Maratoi Txikiaren berrogeta bosgarren edizinoa eta guztira, ume zein helduen probetan, 444 parte-hartzailek korridu eben sei lasterketetako baten.
Zeanuri eta Igorre arteko 11 kilometroko lasterketa nagusian Mikel Gil (35:39), Ian Olazar (36:18) eta Iurgi Etxeandia (36:31) izan ziran lehen gizonezkoak; andrak barriz Nerea Pujana (45:56), Bea Arroitaonandia (48:38) eta Maialen Zautua (48:57).
Artea eta Igorre artean 37 korrikalari ibili ziran. Lsterketa honetan Xeber Murua (22:20), Beñat Etxebarria (24:43) eta Amets Gaston (25:36) izan ziran lehen gizonezkoak; andrak barriz Udane Elortegi (27:44), Ane Lekue (29:31) eta Miren Ibarra (30:13).
Arantzazu eta Igorre arteko kilometro biak barriz,11 korrikalarik egin ebezan. Aiheko (12:48) eta Ipar Martin (13:38) anai zeanuriztarrak izan ziran gizon bakarrak. Andren arteko lehenak Ane Ajuriagojeskoa (13:48), Laida Olea (14:42) eta Goizane Cano (14:42) izan ziran.