Urriaren 31n, zapatua, goizeko 8:30etanekingo deutsee mendizaleak programatuta dagoan ibilaldiari. Hasikerea Zeberioko plazan emongo deutsee eta egunean zehar Zubialde-Idurieta-Argizte-Tontorrandi-Mandoiatik pasau eta 13:30ak aldera barriz Zubialdera bueltauko dira ibilbideari amaierea emoteko. Honek 14,5 kilometroko luzeera eta 700 metroko desnibela dauka eta parte hartzerako Izena emateko epea gaur urri bigarrenaren 28an amaituten da.
Izena emon gura dauanak 656 415 597 telefonora deitu edo austarrimenditaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dau. Helduek bost euro ordaindu beharko dabez eta umeak barriz doan emon ahal dabe izena.