Arratia Garbia kanpainea kaleko informazino-puntuetan, postontzietan eta sare sozialetan igarriko da. Horrezaz gainera, aitatu moduan, hainbat jarduera antolatuko dira: eskola tailerrak, hondakin-ekoizle handiei bisitak, argazki lehiaketa bat, Organikopa lehiaketea (eskualdeko bederatzi udalerrien artean materia organikoaren banaketea sustatzeko), ingurumen-hezitzaileen jarduna, jostailuen bileketea, truke azokak…
Honeek dira egunotan egongo diran kaleko informazino-puntuak:
Urri bigarrenaren 28a, eguaztena
· Ubide - 15:30etik 19:30era.
Urri bigarrenaren 29a, eguena
· Igorre- 15:30etik 19:30era, Lehendakari Agirre, 8n.
Urri bigarrenaren 30a, barikua
· Lemoa - 15:30etik 19:30era, estanko alboan.