ERRIGORA

Udagoieneko kanpaineari ekin deutso Errigorak

Ager Barragan

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!” kanpainearen aurkezpena // Errigora

Udabarrian orio eta konserbakaz eguneroko konsumo ohituretan eragiteko ahalegina egin zan moduan, oin, “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!” kanpainea martxan ipini eban Errigorak hilaren 22an eta zemendiaren 12ra arte eskuratu ahalko dira saskiak. 

Nafarroa erdi eta hegoaldeko ekoizleen produktuakaz osotutako hiru saski mota eskainiko dira eta saski bakotxaren balioaren % 25a Nafarroako euskalgintzako eragileak (Agerraldia, AEK, Ikastolak eta Sortzen) indartzeko erabiliko da.

Saskiotan orioak, ardaoak, zainzuri-, piper- eta alkatxofa- potoak, pasta eta gozokiak eta bestelango produktuak saltzean dira, zuzenean ekoizleengandik konsumitzailera. Izan be, Errigora Nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazari, ekoizle, euskaltzale eta konsumitzaileen sare anitza da, euskerea ofiziala ez dan zonaldean eragin gura dauana. Horretarako, eremu horreetakoak diran elikagaiak Euskal Herri osoan zabalduten dira auzolanean; euskeratik, euskerara eta euskeraz.

Errigoraren dokumentala 
Eguenean, hilaren 29an, 18:30ean, Errigoraren Sustraitik espaziora dokumentalaren proiekzinoa izango da Areatzako Udaleko Areto Nagusian, AEK-ko Berbalagunek antolatuta. Ostean, produktuen dastaketea egingo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!