Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Real Aviles taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Etxekoen lehen gola lehen minutuan heldu zan eta bigarrena 23. minutuan. Bigarren zatian, Maialen Cocok aldea murriztu eban 71. minutuan. Zazpi jardunaldiren ostean 9 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago, igoera postuetatik zein jatsiera postuetatik 3 puntura. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Real Club Celta de Vigo taldearen kontra hilaren 31n, arrastiko 16:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Intxaurdi taldearen kontra eta ligako lehen garaipena lortu eban 4-1 irabazita. Arratiarrek aurkari ezaguna hartu eben Urbietan, pasau dan denporaldiko igoera promozinoan aurkari izan ebezelako donostiarrak. Orduan ez moduan, arratiarrak ondo nagusitu ziran. 13. minutuan Naroa Quintanilla igorreztarrak sartu eban lehen gola eta hurrengo biak Alaitz Zelestino taldeko goleatzaile dimoztarrak sartu ebazan 27. eta 30. minutuetan. Bigarren zatia hasi eta segiduan kanpokoek aldea murriztu eben, baina 80. minutuan Udane Iturbe aurrelari igorreztarrak etxekoen laugarrena egin eban. Sei jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratiak eta 14. postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Lakua taldearen kontra hilaren 31n, arrastiko 18:15ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo San Pedro taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. Zati bakotxean gol bana jaso eban Igorreko taldeak. Sei jardunaldi jokatuta eta atzen partidu biak galdu ostean 6 puntu ditu Arratia Ak eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Mungia taldearen kontra hilaren 31n, arrastiko 18:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Urbietan Loiola Indautxu taldearen kontra eta bana bardindu eban. Atsedenaldira 0-1 heldu ziran, baina bigarren zatian, 55. minutuan, bardinketearen gola egin eban Julen Gonzalez zeanuriztarrak. Sei jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Orozkoko Atxulaur taldearen kontra hilaren 31n, 17:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Mungia taldearen kontra eta husna bardindu eban. Sei jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Moraza taldearen kontra hilaren 31n, 18:00etan.