Arratiako kirol ekimen herrikoirik zaharrenak 45 urte beteten ditu aurtengoan eta ondo errotuta dagoan jardunaldia danalez adinen araberako lau lasterketak arrakastatsuak izatea espero da. Zeanuri (11 km) eta Arteatik (7 km) urtengo diran korrikalariek haur arte, hilak 23, daukie kronoak.com webgunean izena emoteko epea zabalik (helduek 6 euro eta adinbakoek 3 euro). Arantzazu (2 km) eta Igorretik urtengo diran umeek barriz, online (3 euro) zein egunean bertan (5 euro) emon leikie izena.
Behin izena emonda, dorsal banaketea egunean bertan egingo da Igorreko eskoletan 08:45etik 09:15era. Arteara eta Zeanurira joan behar diranentzako, autobus zerbitzua egongo da eta behin urtekeretan egonda, galapan hasteko ordua izango da.
Zeanuritik 10:15ean eta Arteatik 10:30ean urtengo dira. Arantzazura oinez joango dira eta 10:45ean izango da urtekerea, Monteron. Igorren, hiru ibilbide egongo dira: 2013-2015 bitartekoentzako 1.300 m, 2016-2018koentzako 800 m eta 2019tik aurrerakoentzako 300 m. Guzti honeek 11:30ean hasiko dira.