ONDAREA

Ondarearen Europako Jardunaldietako hiru ekintza astegoienean

Ager Barragan

Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzak aurrera segiduten dabe gurean eta astegoien honetarako hiru ekintza dagoz antolatuta.

Lehenengo zitea Zeanurin izango da zapatuan, hilak 24, goiozeko 10:00etan. Josu Santamaria Otaola arkeologoaren eskutik, 1947-1959 bitartean Undurragako lurpeko zentral elektrikoa eregi eben 3.000 langileen etxebizitza prekarioen errastuak eta obrako beste elementu arkitektonikoak bisitauko dira. Izena emon gura dauanak  94 673 91 46 telefonoan edo haz@zeanuri.eus helbidean egin beharko dau.

Domekan, hilaren 25ean, barriz, zita bi dagoz antolatuta, bata Zeberion eta bestea Diman:

Zeberion, 10:30ean, Juanjo Hidalgogaz batera Errementari Museoa bisitauko da haraneko antxinako burdinaren industriaren errealidadea ezetuteko. Izen-emotea 94 612 26 95 telefonoan edo turismo@gorbeialdea.com helbidean egin beharko dau bisitara joan gura dauanak.

Diman be goizeko 10:30ean hasiko dabe ekintza. Antzasti museoan berreregiten hasi dira Kirikinesia bisitau eta gaztain plater eta produktuak be dastatu ahal izango dira. Izen-emotea 94 631 57 25 telefonoan edo kultura.dima@bizkaia.org helbidean egin behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!