ARRATIA GARBIA

Hondakinen gaikako bilketa-tasa handituteko ipini da martxan Arratia Garbia

Ager Barragan

Arratiako Udalen Mankomunitatean, gaikako bilketea ez da % 27ra heltzean eta honek, ingurunean zein ekonomian dauka eragina eta horregaitik, hondakinen gaikako bilketa-tasa % 60ra heltzeako, ipini da martxan Arratia Garbia.

Kanpainearen helburua, 2030erako Europako Hondakinen Legeak ezarten dauan helburura hurbiltzea da. Hau da, eskualdean hondakinen % 60ko bilelketa-tasa bereizia lortzea. Datozen asteetan, Arratia Garbia kanpainea kaleko informazino-puntuetan, postontzietan eta sare sozialetan igarriko da. Horrezaz gainera, hainbat jarduera antolatuko dira: eskola tailerrak, hondakin-ekoizle handiei bisitak, argazki lehiaketa bat, Organikopa lehiaketea (eskualdeko bederatzi udalerrien artean materia organikoaren banaketea sustatzeko), ingurumen-hezitzaileen jarduna, jostailuen bileketea, truke azokak…

Gaur egun, Arratian gaikako bilketea ez da % 27ra heltzean eta hondakinen % 73ak zakarrontzi grisean amaituten dau. Kanpainearen foku nagusia frakzino organikoa izango da, zabor-boltsen % 40 inguru izaten dana. Garrantzitsua da hau marroira botatea, ingurumenaren inpaktuaz gainera, hau kudeatuteak tonako 80,71 € balio dauzalako; grisera doanak barriz askoz gehiago, 186,42 €.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!