ORIENTAZINOA

Bueltan dagoz Arratia Raid proba luzeak

Ager Barragan

Argazkia: Ibai Pinedo // Arratia Raid

Zapatuan, hilak 24, 10:00etatik aurrera, Ubidetik Areatzara egingo da trekinga, bizikletea eta proba urbanoa buztartuko dituan orienting probea.

Pasau dan urtean Igorren Arratia Raid proba labur bat egin bazan be, Lamino Kirol Kluba orienting proba luzeak antolatuten hasi da barriro, pandemiak ekarritako geldialdiaren ostean. VIII. Arratia Raid Ubidetik Areatzara egingo da. Zortzi ordutan, 19 km-ko trekinga, 42 km mendi bizikletan eta 3 km-ko proba urbanoan ahalik eta baliza gehien topau eta proba gehien betetea da erronkea. 

Gaizka Agirre antolatzaileak BEGITUn azaldu dauanez, “askori kostau egiten jakie Raid luzeetara saltua emotea”. Holan, probetera animau gura izan ditu: “Ez danak, baina baliza batzuk hartuta nahiko ibilbide lasaia da eta behin Areatzara helduta, 3 kilometroko bidean eta prestatutako proba eta jolas bereziakaz oso ondo pasauko dabe”.

Egitaraua 

· 07:30ean Ubideko plazan, taldeei harrerea egin eta dorsalak zein SPORTindent-en banaketea. 
· 08:30ean kotxeak Areatzara bajatuteko karabanea urten.
· 09:15ean Areatzatik Ubidera. Ubiden probea azalduteko brieffing-a.
· 10:00etan Raid-aren hasikerea. 
· 18:00etan penalizazino barik, eta 18:30ean puntuak galduta zarratuko da helmugea.
· 19:00etan, askaria, sari banaketea eta oparien zozketea. 

Zehaztapen guztiak eta eroan behar dan materiala, arratiaraid.blogspot.com webgunean azalduten dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!