FEMINISMOA

Angelun gertatutako erailketa matxistea salatuteko kontzentrazinoa egin zan Igorren

Ager Barragan

Atzo, hilak 19, arrastiko 19:00etan, Lapurdiko Angelu herrian gertatutako erailketa matxistea salatuteko Euskal Herriko hainbat uriburutan egin ziran kontzentrazinoak. Gurean, Arratiako Mugimendu Feministak (udalen babesagaz) antolatu eban Igorren egin zan kontzentrazinoa.

Sud Ouest hedabideak jakinarazi dauanez, 19 urteko indarkeria matxistaren biktima batek bere buruaz beste egin eban urri lehenengoaren 19an, gizon batek bortxatu eta egun gitxira. Hain zuzen be, urri lehenengoaren 11n bortxatu eban ustezko 36 urteko erasotzaileak.

Hilaren 15ean, epaitu eben gizona; estupefazienteen eraginpean sexu erasoa egitea eta zirkunstantzia biak larriagoturiko bortizkeria egotzita. Epaia heldu bitartean, gizona behin behineko espetxealdian dago. Hedabide horrek bildutako informazinoaren arabera, gizonak kokainea saltzean eutsan biktimeari eta salmentarako hitzordu horreetako batean hatzez penetrazinoa egin eutsala azaldu eban emakumeak, salaketea ipini ebanean.

Bortxaketatik zortzi egun eskasera egin eban bere buruaz beste, epilepsia krisi baten ostean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!