ONDAREA

Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzak astegoienean

Ager Barragan

Iñaki Garcia Uribe-ren argazkia // Gorbeiako grutzearen erakusketea

Hilea amaitu arte zazpi zita dagoz antolatuta gurean: Arantzazun, Areatzan, Diman, Ubiden, Zeanurin eta Zeberion. Astegoien honetan hasiko dira atzen txanpako ekintzak.

Hemen datozan egunetan gurean dagozan ekintzak:

AREATZA 
Urri bigarrenak 18, domekea 
· 12:00etan, udaletxeko arkupean: GURE ONDAREA BIZIBERRITZEN (gazteleraz). 

Jesus Muñiz Petralanda ondarearen ikertzailearen eskutik, bisitea egingo da Errukiñe 2ko etxebizitza mudejarrera eta Gortazar jauregira, honeen berreskuratze lanak zelan egin diran eta zelan doazen ikustera. Izen-emotea: 94 673 90 10 edo areatzakoudala.areatza@ bizkaia.org.

ARTEA 
Urri bigarrenak 17, zapatua 
· 19:00etan, Ailarak Musiktopan: GORBEIAKO GURUTZEA 125 URTE: KONTUAK ETA KANTUAK. 

Iñaki Garcia Uribe Gorbeian adituak inguruotan mendeetan zehar transmitidu diran kondairen kontaketea egingo dau, Gontzal Mendibil kantautorearen abestiakaz buztartuta. Izen-emotea 94 673 92 05 telefonoan.

DIMA 
Urri bigarrenak 18, domekea 
· 10:30ean, plazatik hasita: HAIZEOLA-LABEEN ARRASTOAK. 

Haizeolak aire zabaleko eta basoetako lantegiak ziran, landubako burdina metaliko bihurtuteko gai ziran labeak elikatuten ebezanak. Diman hainbat haizeolen errastuak dagoz (IV-V mendeetakoa zaharrena) eta horreetako bat bisitetako aukerea egongo da. Izen-emotea 94 631 57 25 edo kultura.dima@bizkaia.org.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!