Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxean Rayo Vallecano taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Kanpotarren gola partiduko 71. minutuan heldu zan arratiarren atezainaren huts bat dala tarteko. Arratia gehiago izan zan baina ez zan izan kapaz bere aukerak aprobetxetako. Sei jardunaldiren ostean 9 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 24an jokatuko dau Real Aviles taldearen kontra etxetik kanpo arrastiko 16:15ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak Urbietan jokatu eban zapatu arrastian ligako laugarren jardunaldia eta bana bardindu eban Bilbao Artizarrak B taldearen kontra. 78. minutuan aurreratu ziran arratiarrak Olaia Intxaurbe lemoaztarraren golari esker baina lau minutu bernaduago bardinketea lortu eben kanpotarrek. Lau jardunaldiren ostean oindino ez dau partidurik irabazi Arratia Bk eta 14. postuan dago, jatsiera postuetan, 3 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Lakua Arriaga A taldearen kontra, arrastiko 16:00etan.
Gizonezkoen Arratia Ak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Astrabuduako taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban. Lehen gola Sabin Astondoa zeanuriztarrak sartu eban 23. minutuan; bigarrena, Jon Ordeñanak 40.enean eta hirugarrena 83.enean Martxel Erdozia arteaztarrak. Lau jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Gernika Sporting taldearen kontra hilaren 17an, 17:00etan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ermua taldearen kontra eta 0-5 galdu eban. Lau jardunaldiren ostean Arratia Bk puntu bakarra dauka eta atzen postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Miguel taldearen kontra hilaren 17an, 18:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika Sporting taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. Lemoaztarren gola partidu amaieran heldu zan (85. minutua) eta Beñat Brazalezek sartu eban. Lau jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Lemoako Harrobik eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau San Pedro taldearen kontra hilaren 18an, 18:00etan.