KONTZENTRAZINOA

Palestinaren aurkako genozidioa salatuko da gaur Euskal Herrian

Ager Barragan

Argazkia: Busturialdeako Hitza // busturialdea.hitza.eus

Gernika-Palestina Herri ekimenak mobilizazazinoak deitu ditu gaurko, hilak 8, Euskal Herriko herri eta uri guztietan.

Gernika-Palestinak, “Gernikaren herritik Genozidiorik ez! gerrarik ez!” lelopean, euskal herritarrei euren herri eta urietako udaletxe aurrean kontzentrazinoak egiteko deia egin dau gaur arrastiko 19:00etan. Gurean Arantzazu, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri eta Zeberion egingo dira kontzentrazinoak.

Gernika-Palestina deialdi herritarra 2023ko urri bigarrenean Euskal Herrian jaio zan ekimena da. Israel eta Palestinaren arteko gatazkan emondako gertakaerek sortutako arduratik. Orduztik, eta batez be Gazan, Israelgo estaduak palestinarren kontrako genozidio saiakerearen aurrean jarri dau mundua. Milaka herritarren heriotzak probokatuz. Nagusiki haurrak. Baina ez hori bakarrik; baita miloi bat kanporatu, giza hondamendia, eta nazinoarteko legediaren aurkako jardun iraunkorra be. 

Sarraski horren aurrean ezin ziran ixilik egon eta besoak kurutzaturik geratu. Ekimanaren webgunean adierazoten daben moduan: “Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen preminazkoa da ondorio latzak izaten dabilan eskalada belikoa gelditutea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!