ONDAREA

Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzak astegoienean

Ager Barragan

Saldropoko hezegunea

Lehenengo hamabostaldian lau zita dagoz antolatuta gurean; Areatza, Artea, Lemoa eta Zeanurin. Lehenengoa Lemoan egin zan hilaren 3an eta astegoien honetan Areatza, Artea eta Zeanuriko txandea da.

Hogetaseigarren urtez, Ondarearen Europako Jardunaldietako ekintzakaz beteta dator urri bigarrena Bizkaian. Aurten, “Gure eskuetan” lelopean egingo da hurreko ondarea ezetuarazoteko ekimena, ondarearen jarraipena gure esku dagoala gogorarazo eta ekintzara pasetako deiadarra eginaz. 

Bizkaia mailan, 200 erakunde eta eragileren lanari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu dira eta ondareabizkaia.eus webgunean dago informazino guztia.

ARTEA 
Urri bigarrenak 10, zapatua
· 18:30ean, Ailarak Musiktopan: ARTEA ETA GORBEIAKO GURUTZEA: ONDAREA, NORTASUNA ETA MEMORIA (gazteleraz). Iñaki Garcia Uribe Gorbeiako ikertzaileak Arteak eta kurutzeak daukien loturatik abiatuta, kurutzearen 125. urteurrena omenduteko argazki-erakusketa eta berbaldia egingo dau. Izen-emotea: 94 673 92 05 telefonoan.

AREATZA 
Urri bigarrenak 11, domekea 
· 12:00etan, udaletxeko arkupean: GURE ONDAREA BIZIBERRITZEN. Jesus Muñiz Petralanda ondarearen ikertzailearen eskutik, bisitea egingo da Errukiñe 2ko etxebizitza mudejarrera eta Gortazar jauregira. Gazteleraz urri bigarrenaren 18an egingo da bisitea, 12:00etan. Izen-emotea: 94 673 90 10 edo areatzakoudala.areatza@bizkaia.org.

ZEANURI 
Urri bigarrenak 11, domekea 
· 10:30ean, Saldropon: SALDROPO HEZEGUNEA (gazteleraz). Ibilbide gidatua egingo da, hezegune eta inguruko flora eta faunea ezetuteko bai eta ingurune naturalaren kontserbazinoa bermatuteko jarduerak ezetuteko be; Pilar Barraqueta eta Conrado Tejado naturalistakaz. Izen-emotea: 94 673 92 79 edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!