Domekan bete ziran 90 urte Arratia Konpainiako gudariek errekete karlistengandik Intxorta berreskuratu eta euskal frontea egonkortutea lortu ebenetik. Garaipen ha omenduteko, elgetar zein arratiarrak egun berean batu ziran Elgetako eleiza parean, 09:30ean, Arratiako gudari gazte hareei omenaldia egiteko. Herrigunetik Intxorta mendiraino, batailearen momentu desbardinak gogoratuteko errepresentazinoak egin ziran, milizianoz jantzitako boluntarioakaz.
Eskerrik asko GOIENAko lankideei euren argazki eta irudiak BEGITUgaz partekatuteagaitik.