Areatzan herria bera da gaia eta parte hartu gura dauanak argazki bakarra aurkeztu ahal izango da https://labur.eus/Argazki_Lehiaketa galdetegian hilaren 31ra arte. Argazkiak formatu horizontalean aurkeztu beharko dira eta jasotakoen artean, 12 aukeratu eta sarituko dira. Nonok laguntzea behar badau udaletxera jo leike euki ahal dauzan dudak argituteko.
Lemoan be, hilaren 31ra arte dago argazkiak aurkeztuteko epea eta hemen be bakotxak argazki bakarra aurkeztu ahalko dau, kultura@lemoa.eus helbidera bialduta. Lemoa bere osotasunean da aukeratutako gaia eta argazki guztiak egon behar dira formatu horizontalean. Jasotako lanen artean, 12 argazki aukeratuko dira eta berauen argazkilariek, opari bana jasoko dabe.
Arantzazun barriz, zemendiaren 6ra arte aurkeztu daitekez argazkiak, persona bakotxeko hiru gehienez, idazkaritza.arantzazu@bizkaia.org helbidera bialduta. Argazkiak JPG formatukoak eta horizontalak izan behar dira. Ipinitako gaia “animaliak Arantzazun” da eta beraz, maskota, ganadu zein animalia basatien argazkiak hartuko dira. Zemendiaren 16tik 27ra, argazkien artean bozkatu ahal izango da eta hamabi onenak sartuko dira egutegian, hiruk saria be jasoko dabelarik.