2026-2027 ikasturtean, irakurketa klubean, lau eleberri irakurri eta liburuak irakurteaz gainera euretan oinarritutako pelikulak ikusi eta komentauko dira. Holan, titulu bakotxeko saio bi egingo dira: lehenengoa liburua komentetako eta bigarrena, liburu horretan oinarritutako pelikulea eta formatu bien arteko desbardintasunak komentetako.
Liburuak eta pelikulak
Lehenengo saioan, Fannie Flagg idazle eta gidoigile alabamaztarrak idatzitako Tomates verdes fritos liburua komentauko da. Narrazinoa Birmingham-en (Alabama) girotuta dago 1930 eta 1980ko hamarkadetan eta Whistle Stop izeneko jatetxean bizi, lan egin eta bertatik pasetan diran hainbat personajeren istorioak kontetan ditu. John Avneten 1991ko pelikuleak egin eban liburua famadua. Pelikulea komentetako saioa, zemendiaren 5ean izango da.
Abenduaren 3an, Patricia Highsmithen Carol eleberria aztertuko dabe partaideek. Patricia Highsmith idazle estadubatuarrak, argitaratu eban liburu hau Claire Morgan ezizenagaz eta The Price of Salt (Gatzaren prezioa) izenburupean, 1952an. Gero, 1989an berrargitaratu eban bere izenagaz eta Carol titulupean. Todd Haynes zuzendariaren izen bereko 2015eko pelikulea, 2027ko urtailean aztertuko da.
Alice Walker-en El color púrpura (1982) liburua eta eleberri horretan oinarritutako Steven Spielberg-en pelikulea (1985) izango dira hurrengoak. Eta amaitzeko Sarah Waters britaniarraren Falsa identidad (2002); gero Park Chan-wook zuzendari hego korearrak adaptau ebana La doncella 2016ko filman.