Aitatu moduan izen-emotea zabalik dago, eta hilaren 16ra arte egongo da horretarako aukerea https://labur.eus/Arratiaraid26 helbidean. Hiru talde mota aukeratu leitekez izena emoterakoan: andrazkoena, gizonezkoena eta mistoa. Izen-emoteak 50 euro balio dau personako talde mota guztietan.
Lamino Kirol Klubekoek azaldu dabenez, mapak irakurteko ikastarotxoren bat behar dabenek klubagaz hartu-emonetan ipini daitekez.