JAIAK

Gaur ospatuko dabez atzen sanmigelak

Ager Barragan

Arteako Elexabeitin, Igorreko Mikelen eta Zeanuriko Altzustan ospatuko dira mezak eta geroko barauskarri eta erromeriatxoak.

Uda eta herrietako jai nagusiak pasauta oindino badagoz ospatuteko dagozan jai batzuk, auzo batzuetan. Euren artean dagoz sanmigelak eta Uribekoak pasauta, Igorreko Garbe-Mikelen, Arteako Elexabeitin eta Zeanuriko Altzustan ospatuko dira hurrengo egunetan. 

Lehenengo mezea Altzustako txokoan egingo da, 11:00etan eta gero, herriko txistulariak egongo dira meza ostea girotuten. Elexabeiti eta Igorren barriz, 12:00etan kantauko da mezea eta gero trikitilari eta barauskarriagaz amaituko dabez auzoko jaitxoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!