Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxean Deportivo de A Coruña B taldearen kontra eta 1-3 galdu eban. Arratiarrak aurreratu ziran 61. minutuan Itsaso Kumik sartutako golari esker baina kanpokoek bueltea emon eutsien markagailuari eta 3 gol sartu ebezan. Lau jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratia Ak eta 7. postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Madrid CFF B taldearen kontra hilaren 4an, 16:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak be domeka goizean jokatu eban Anaitasuna taldearen kontra eta bana bardindu eban. Arratiarren Euskal Ligako bigarren partidua zan; lehenengoa bina bardindu eben aurreko astegoienean Sestao River taldearen kontra etxean. Arratiarrak aurreratu ziran parttidua hasi eta bigarren minutuan Uxue Aurtenetxek sartutako golari esker, baina 83. minutuan etxekoek bardinketea lortu eben. Partidu biren ostean Arratia Bk puntu bi ditu eta 11. postuan dago. Datorren partidua be etxetik jokatuko dau Zarautz taldearen kontra hilaren 3an, 17:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Partiduko gol bakarra lehen zatian heldu zan. Partidu biren ostean Arratiak ez dau punturik lortu eta atzen postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Basurto taldearen kontra hilaren 3an, 17:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxean Amorebieta C taldearen kontra eta 1-3 galdu eban. Partidu biren ostean Arratiak oindino ez dau punturik eskuratu eta sailkapeneko atzen postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ugao taldearen kontra hilaren 3an, 17:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka goizean jokatu eban ligako bigarren partidua Basurto taldearen kontra aurten estreinautako Lehentasunezko mailan eta bana bardindu eban. Etxekoak aurreratu ziran 14. minutuan baina lemoaztarrek 89. minutuan bardinketea lortu eben Iker Bikandik sartutako golari esker. Partidu biren ostean puntu bat dauka Lemoako Harrobik eta atzeko postuetan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Astrabuduako taldearen kontra hilaren 3an, 17:00etan.