MUSIKEA

Musikeak girotuko dau gaua Arratian

Ager Barragan

Gaur, hilak 25, zita bikotxa daukie Arratiako musikazaleek Arantzazun eta Igorren, THE YEE-HAWS eta Makis 37 taldeen kontzertuakaz.

Arantzazun bueltan dagoz bariku rockeroak eta oingoan country musikea izango da nagusi THE YEE-HAWS taldeak arrastiko 21:30etik aurrera Arantzazuko Herrikoan emongo dauan kontzertuagaz. Taldeak bere lehenengo lan luzea argitaratu eban igazko bagilean eta, ordutik, hau bera aurkeztuteko kontzertuetan murgilduta dago.  

Igorren barriz, Garbe auzoko jaiak dirala-ta, Kiñu Gaztetxekoek arrasti musikatua prestatu dabe. Arrastian zehar tabernako barra zabalduko dabe eta 20:30ean Makis 37 taldeak punk-rock doinuakaz beteko dau gaztetxea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!