Igorre eta Lemoako asanbladak izango dira lehenengoak. Igorren bihar, hilak 18, arrastiko 19:00etatik aurrera espazioa erakutsiko dabe goitik behera eta proiektu barrietaz egingo dabe berba. Horretaz aparte proposamenak entzuteko txandea be eukiko dabe. Ostean, pintxopotea egingo dabe hurreratzen diranek. Lemoan be bihar egingo dabe asanblada irekia 19:00etan eta ostean pikoteoa egongo da.
Areatzako Laminetxe Gaztetxean herriko gazteen eta ez hain gazteen interesak eta beharrizanak kontuan hartzean dabezan ekintzak egin gura dabez eta horregaitik domekan, hilak 20, egingo dabe asanblada irekia arrastiko 19:00etan. Bertan kurso barriko egitarauan lagundu gura dauanak bere proposamenak eta eretxia emon ahalko dauz.