Deialdia umeei zuzenduta dago, errugbian lehenago jokatu izana beharrezkoa izan barik. Interesa daukienek entrenamentu batera hurreratu, kirola probau eta taldeagaz gozatzeko aukerea izango dabe. Indarra, laguntzea, errespetua eta adiskidetasuna dira Arratiko Zekorrak taldeak nabarmendu gura dauzan balioak.