Andrazkoen Arratia Ak 0-1 irabazi eban 2. RFEF mailako bigarren jardunaldiko partidua Burgos taldearen kontra. Gola 89. minutuan sartu eban Amaia Altzaga aurrelariak. Pertidu amaieran BEGITU Nerea Beitia Lemoako kapitainagaz egon zan eta hauxe adierazo eban: “Partidu gogorra izan da. Burgosek talde oso ona dauka eta jakin dogu espazioak emon ezkero oso arriskutsuak dirala goian. Guk argi euki dogu zelaian egin beharrekoa, batera egon, laguntzak eskaini eta dueluetan fuerte. Lan oso ona egin dogu batez be defendiduteko momentuan, eta nahiz-ta batzutan sufridu gure planteamentuan sinisten jarraitu dogu. Lehenengo 3 puntu honeek sano inportanteak dira taldeak konfiantza gehiago hartzeako eta hurrengo partidua preparetako”. Partidu biren ostean Arratia Ak 3 puntu ditu eta 9. postuan dago. Datorren partidua Bizkerre taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 20an, 16:30ean.
Lau talde ligeari ekiteko prest
Lemoako Harrobik, gizonezkoen Arratia A eta B taldeek eta andrazkoen Arratia Bk urri lehenengoaren 19-20ko astegoienean hasiko dabe ligea.
Lehentasunezko Mailara igon barri dan Lemoako Harrobik Sondika hartuko dau Arlonagusian hilaren 19an, 18:00etan; gizonezkoen Arratia Ak Urduliz izango dau aurkari Urbietan hilaren 19an, 15:45ean; gizonezkoen Arratia Bk, barriz, domekan, urri lehenengoaren 20an, 12:00etan jokatuko dau La Merceden zelaian. Bestalde, Euskal Ligara igon dan andrazkoen Arratia Bk Sestao Riverren kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 19an, 13:15ean.