FUTBOLA

Gazteen mailako Arratiak porrotagaz hasi dau ligea Ohorezko Mailan

Erredakzinoa

Gazteen aurredenboraldiko partiduko argazkia. Argazkia: Jokin Gurtubai / @gurtu.visuals

Arratiako Gazte mailako A taldeak 5-0 galdu eban Deportivo Alavesen kontra, urri lehenengoaren 6an, Gasteizen jokatutako lehenengo jardunaldian.

Emaitza gorabehera, denporaldi historikoa hasi dau Arratiak. Izan be, lehenengoz jokatuko dau Gazte Mailako Ohorezko Mailan, estadu mailako gazte kategoriarik gorenean. Joan dan denporaldian lortutakoa laugarren igoerea izan zan jarraian arratiarrentzat.

Hurrengo partidua zapatauan, hilak 12, izango da Urbietan. Arratiak Unionistas de Salamanca izango dau aurkari, 17:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!