Kale-neurketak herrietako espazio irekietan entzundako alkarrizketa informalak zuzenean behatuz egiten dira, galderarik egin barik. Adina, sexua eta umeen presentzia be hartzean dira kontuan. Bildutako informazinoak herri bakotxeko hizkuntza-errealidadea hobeto ezetuteko eta etorkizuneko hizkuntza-politikak zehazteko balioko dau.
2026koa bederatzigarren edizinoa izango da eta oin arteko zabalena: 175 herri baino gehiagotan batuko ditue datuak eta emaitzak 2027ko udabarritik aurrera kaleratuko ditue. Neurketa honeek egiteko kale-neurtzaileak behar dira (interesatuek begitu@begitu.eus helbidera idatzi behar dabe) eta EHUk kredituak emongo deutsez neurtzaile moduan parte hartzean daben ikasleei.