FUTBOLA

Arratia Ak Bigarren Federazinoko ibilbidea hasiko dau domekan

Erredakzinoa

Argazkia: Jokin Gurtubai / @gurtu.visuals

Andrazkoen Arratia Ak domekan, hilak 6, ekingo deutso ligeari Bigarren Federazinoan. Arratiarrek Galiziako Victoria CF hartuko dabe 11:30ean Urbietan, maila barriko lehenengo jardunaldian.

Igorreko taldeak etxean hasiko dau klubaren historian garrantzia berezia izango dauan denporaldia. Igaz lortutako igoerearen ostean, Arratiak Bigarren Federazinoan jokatuko dau lehenengoz, Mario Quintas entrenatzaileak zuzenduta.

Arratiak hainbat partidu jokatu ditu liga hasikerea prestatzeko. Euskal Herria Kopako C1 moltsoan lehenengo postua lortu dau eta Laudioko San Roke Torneoa be irabazi eban, Hernaniri eta Elorriori irabazita. Aurredenporaldiko atzen partiduan, barriz, 1-2 galdu eban Bizkerre Aren kontra Urbietan.

Kopako finala bezperan
Liga hasi aurreko egunean, zapatuan, Euskal Herria Kopako C mailako finala jokatuko dau Arratiak Mulierren kontra, 13:30ean, Urbietan. Kopako finala eta ligako lehenengo jardunaldia astegoien berean diranez, Arratia A eta Arratia Bko jokalariek osotutako talde batek jokatuko dau finala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!