Parte hartzeako, 2026ko oporretan egindako argazkiak begitu@begitu.eus helbidera bialdu behar dira urri lehenengoaren 25a baino lehen. Ez dira zertan leku exotikoetan ateratakoak izan behar, gure inguruetan egindako oporraldietakoak be izan daitekez.
Persona bakotxak gehienez hiru argazki bialdu ahal izango ditu, eta argazki bakotxaren izena eta non, nok eta noz atera dauan zehaztu behar da. Jasotako argazkietako batzuk urri lehenengoko aldizkarietan argitaratuko dira.
BEGITUko erredakzino taldeak aukeratuko dau irabazlea. Sari moduan, persona birentzako astegoien bateko egonaldia izango da Euskal Herriko landetxe baten.