MUSIKEA

Eingo Eskolak matrikulazinoa zabaldu dau

Erredakzinoa 2026ko irailaren 1a

Eingo Musika Eskolak 2026-2027 ikasturterako matrikulazinoa zabaldu dau, eta izena emoteko epea hilean zehar egongo da zabalik. Ikasturtea hilaren 10ean hasiko dabe.

Zazpi urtetik gorakoentzako triki eta pandero taldeak, txistu taldea, aniztasun funtzionaleko taldea, helduentzako musikea, EingoBand taldearen sorrerea eta dantzazale taldean izena emoteko aukerea egongo da.

Informazino gehiago jasoteko edo izena emoteko, Eingo eskoleak Igorren, Garbe kaleko 23-24 zenbakietan, daukan egoitzara jo daiteke edo 673 654 867 telefono zenbakira deitu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!