FUTBOLA

Arratiak Euskal Herria Kopako finala jokatuko dau

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 31

Andrazkoen Arratia Ak C1 moltsoko lehenengo postua lortu dau Euskal Herria Kopan, eta Mulierren kontra jokatuko dau C mailako finala.

Arratiak eta Alaves Bk launa puntu batu dabez partidu biak jokatu ostean, baina arratiarrak golen aldeari esker sailkatu dira lehenengo. Igorreko taldeak bina bardindu eban Alaves Bren kontra lehenengo jardunaldian, eta 2-0 irabazi eutsan Artizarrak taldeari bigarrenean, Irati Artaraz bediaztarrak eta Olaitz Arroyo igorreztarrak sartutako golei esker.

Alaves Bk 2-3 irabazi eutsan Artizarrak taldeari moltsoko atzen partiduan, baina ez zan nahikoa izan Arratia lehenengo postutik kentzeako. Finalean, C2 moltsoa lau puntugaz irabazi dauan Mulier izango dau aurkari. Kopako finala eta Bigarren Federazinoko lehenengo jardunaldia astegoien berean diranez, Mulierren kontrako partidua Arratia A eta Arratia Bko jokalariek osotutako talde batek jokatuko dau hilaren 5ean, 13:30ean Urbietan.

Arratiak Laudioko San Roke Torneoa irabazi dau
Andrazkoen Arratia Ak VI. San Roke Torneoa irabazi eban zapatuan, abuztuak 29, Laudion, jokatutako partidu biak irabazita.

Ellakuriko futbol-zelaian jokatutako txapelketan, Igorreko taldeak 0-1 irabazi eutsan Hernaniri Yara Machoren gol bateri esker eta 1-0 Elorriori Naroa Lejarzaren gol bategaz. Emaitza horreei esker, arratiarrak torneoko txapeldun geratu ziran. Atzo be, abuztuak 30, prestaketa lanak fintzeko bere maila berean dagoan Bizkerre A taldearen kontra jokatu eben Urbietan eta partidu burrukatu baten ostean 1-2 galdu eben arratiarrek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!