Areatza, Dima eta inguruko herrietako eragileek bultzatuta, Zeanuri, Igorre eta Areatzan egingo dira ekitaldiak. Besteak beste, Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak Xabier Paya eta Oihana Bartra bertsolariakaz partekatuko dau saioa; Igorreko Transmisioa dokumentalak Argentinako euskal komunidadeen esperientzia erakutsiko dau; eta Areatzan Tandilgo Herencia Viva egitasmoa, herri-kirolak, jantzak eta Arbasoak taldearen kontzertua izango dira.
Ekimenaren helburua ez da bakarrik diasporaren errealidadea ezagutarazotea, baita Arratia nazinoarteko euskal sareagaz konektetea eta euskerea eta euskal kulturea transmisino-tresna moduan indartzea be.
Egitaraua
Urri lehenengoak 3, eguena
Zeanuri
19:30ean, Payada + bertsoak, Kultur Etxean. Xabier Paya eta Oihana Bartra bertsolariak eta Wilson Saliwonczyk payadorea. Eñaut Intxaurraga izango da gai-emoilea.
Urri lehenengoak 4, barikua
Igorre
19:00etan, Aitzol Salaberria Goñiren Transmisioa dokumentalaren proiekzinoa, Lasarte Aretoan. Ostean, berbaldia egileagaz.
Urri lehenengoak 5, zapatua
Areatza
12:00etan, herri-kirolak Jasoka taldeagaz.
13:30ean, kalejirea Eingo eskolako trikitilariakaz.
15:00etan, bazkaria Aldamin jatetxean.
18:30ean, Tandilgo dokumentalaren proiekzinoa.
19:00etan, jantza-plazea Ander Elorduigaz.
20:00etan, Tandilgo jantza taldea Xabi Aburruzagagaz.
21:30ean, Arbasoak taldearen kontzertua.
Egun osoan zehar, hainbat marrazkilari ibiliko dira Areatzan, herriko giroa eta ekitaldiak euren lanetan jasoten.
Areatzan egingo dan bazkarirako txartelak Aldamin jatetxean dagoz salgai. Plaza kopurua mugatua da.