Arratia A, Erandio eta Eibar C taldeek jokatu dabe aurtengo Igorreko Saria. Lehenengo partiduan, Eibar Ck 0-1 irabazi deutso Arratiari. Bigarrenean, Erandiok 1-0 hartu dau menpean Eibar C eta, atzenengo neurketan, Arratiak eta Erandiok hutsean bardindu dabe.
Emaitza horreekaz, Erandiok lau puntu batu ditu eta txapelketea irabazi dau. Eibar C bigarren sailkatu da, hiru puntugaz, eta Arratia A hirugarren, puntu bategaz. Jokalari onenaren saria Erandio taldeko Koldo Santistebanek eroan eban.
Igorreko Saria Arratia Aren denporaldiaurreko lehenengo hitzordua izan da. Hurrengo partidua abuztuaren 29an jokatuko dau Uritarraren kontra, Urbietan. Gero, urri lehenengoaren 2an Lemoako Harrobi izango dau aurkari Arlonagusian; urri lehenengoaren 5ean Begoñaren kontra jokatuko dau Urbietan; eta urri lehenengoaren 9an Amorebieta B izango dau aurkari Txolonen. Denporaldiaurreko atzenengo partidua urri lehenengoaren 11n jokatuko dau Bermeoren kontra, Itxas Ganen.