ERNAI

Iluntze Antifaxistarako txartelak erosteko atzen eguna

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 20a

Bihar, hilak 21, barikua, Arratiako Ernaik Iluntze Antifaxista antolatu dau Areatzan eta gaur, hilak 20, da afarirako izena emoteko epearen atzen eguna.

Biharko afarirako txartelak Arratiako Ernai-ren sare sozialetan edo whatsapp bidez erosi ahal dira , 7 eurotan. Ekimena Joseba Ugalde eta Elur Zarraga Ernaiko militanteen Faxismoari ez, Euskal Herria irabaztera! berbaldiagaz hasiko da. Hau amaituta, 20:30ean, manifestazinorako deialdia zabaltzeko agerraldia egingo dabe bertaratutakoek eta gero zerbitzauko da afaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!