FUTBOLA

Arratiak bina bardindu eban Alaves Bren kontra Euskal Herria Kopako lehen partiduan

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 17a

Argazkia: Jokin Gurtubai / @gurtu.visuals

Arratiako andrazkoen lehenengo taldeak bina bardindu eban Alaves Bren kontra, Urbietan jokatutako XVI. Euskal Herria Kopako lehenengo jardunaldian joandako zapatuan. Emaitza horren ostean, arratiarrek hilaren 22an Artizarrak taldearen kontra jokatuko dabe bigarren partidua, Urbietan, eguerdiko 12:30ean.

Arratia C mailako C1 moltsoan dago, Alaves B eta Artizarrak taldeakaz batera. Moltsoko lehenengo sailkatuak C2 moltsoko txapeldunaren kontra jokatuko dau finala. Horrenbestez, Artizarraken kontrako neurketea erabagigarria izango da Arratiak finalerako txartela lortzeko aukerei begira. Alavesen kontra 2-0 heldu zan atsedenaldira Maialen Cocok eta Naroa Lejarzak sartutako golei esker, baina bigarren zatian atzelari eta atezainaren arteko txarto aituak dirala medio arabarrek bardinketea lortu eben.
 
Aurreko asteko eguaztenean, Arratiak aurredenporaldiko beste lagunarteko bat jokatu eban Santoñan, 2 RFEF talde berean dagoan Racingen kontra. Igorreko taldeak 3-1 galdu eban neurketea.
 
Eguaztenean Athletic Cren kontra
Ligea hasteko hiru aste eskas falta diranean Arratiak bere prestaketeagaz aurrera segiduten dau eta hilaren 19an Athletic C taldearen kontra jokatuko dau Urbietan arrastiko 20:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!