GORBEIA

Gorbeiako establezimentuak helmuga truristikoaren enbajadore

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 12a

Lurraldean lan egiten dabenen arteko alkartasuna indartutea eta establezimentu bakotxa helmuga turistikora sartuteko atea izatearen helburuagaz, Gorbeialdeko Kuadrillak (Araba) eta Gorbeialde LGEk (Bizkaia) “Gorbeia Zure Etxean/En tu casa” proiektua bultzatuten jarraituten dabe.

Turismoaren, nekazaritzako elikagaien, merkataritzearen eta artisautzearen sektoreak nortasun bardinagaz batzeako diseinautako ekimena da “Gorbeia Zure Etxean/En tu casa” proiektua. Programearen helburua marka egitea, komunidadea sortutea eta sare-lana sustatutea da. Idea nagusia, Gorbeiako negozio bat bisitetan dauan edonork (dala ostatu, taberna edo jatetxea, dala nekazaritzako elikagaien eta artisautzearen sektorea, dala tokiko merkataritza edo museoak) Gorbeiak eskaintzen dauan guztia erraz deskubridu ahal izatea da: ezinbesteko baliabideak, ondarea, gastronomia, esperientzia ekoturistak, bidezidorrak, zerbitzuak eta eskuz egiteko produktuak.

Lurraldeko egunerokotasunean sare horreri formea emoteko, sarearen parte diran enpresei sustapen eta identifikazino-materialaren kit bat hasi dira banatuten, Vital Fundazioaren babes ekonomikoagaz egindakoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!