EKLIPSEA

Eklipse totalaren eguna heldu da

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 12a

Gaur, hilak 12, atzen hilabeteetan danon ahoetan egon dan eklipse totala ikusi ahalko da gurean. Eklipse partziala 19:30ak aldera hasiko da eta osotasun-fasea 20:27an helduko da. BEGITUk, argazkiak ateraten badozuz, begitu@begitu.eus helbidera bialdu eta udako argazki lehiaketean parte hartutera konbidetan deutsu.

Pagomakurreko bidean hartutako neurriak
Bizkaiko Foru Aldundiak Areatzako Udalari jakinarazo deutsanez, eguzki-eklipsea dala-ta, jente pilaketa handia aurreikusi da Gorbeiako Parke Naturalean. Ingurumena eta herritarren segurtasuna bermatuteko, Pagomakurre inguruko aparkalekuak betetan diranean, bidea itxi egingo dabe motordun ibilgailuentzat.

Eklipsea eta BEGITUren udako argazkien lehiaketea
Aitatu moduan, BEGITUk eklipsearen argazki eta bideoak behar dauz eta horregaitik, gaurko gertakariaren argazkiak ateraten dauzanak eta udako argazkien lehiaketan parte hartu gura dauanak begitu@begitu.eus helbidera bidali ahalko dauz. Holan, lehiaketan parte hartuteaz aparte, bidalitako argazkiak BEGITUren aldizkari fisiko, webgune eta sare sozialetan argitaratuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!