ERNAI

Arratiako Iluntze Antifaxista antolatu dau Ernaik Areatzan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 11

Arratiako Ernaik bailarako gazteria independentista eta antifaxisteari Areatzako plazan batzeako dei egin deutso, abuztuaren 21erako.

Arratiako Iluntze Antifaxista ekimena urri lehenengoaren 13an Donostian, “Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez” lelopean deitu dan manifestazino nazionalera bideratuta dago. Abuztuaren 21erako afarirako txartelak Arratiako Ernai-ren sare sozialetan edo whatsapp bidez erosi ahal dira , 7 eurotan.

Abuztuaren 21eko, barikua, ekimena Joseba Ugalde eta Elur Zarraga Ernaiko militanteen Faxismoari ez, Euskal Herria irabaztera! berbaldiagaz hasiko da. Hau amaituta, 20:30ean, manifestazinorako deialdia zabaltzeko agerraldia egingo dabe bertaratutakoek eta gero zerbitzauko da afaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!