FUTBOLA

Arratiak Alaves B hartuko dau zapatuan Urbietan

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 11

Arratiako andrazkoen lehenengo taldeak Alaves Bren kontra jokatuko dau zapatuan, hilak 15, goizeko 11:30ean Urbietan, XVI. Euskal Herria Kopako lehen jardunaldian. Arratiarrak C mailako C1 moltsoan dagoz, Alaves B eta Artizarrak taldeakaz batera. Moltsoko lehenengo sailkatuak finala jokatzeko txartela lortuko dau C2ko txapeldunaren kontra.

Igorreko taldeak sasoi onean egingo deutso txapelketeari. Abuztuaren 8an, Areitio Kirol Hirian jokatutako aurredenporaldiko 45 minutuko partidu biak irabazi ebazan, Osasuna Bri 1-0 eta Eibar Bri 1-2 irabazita. Golak Nerea Izagirre “Izak” penaltiz, Iradi Elorriagak eta Irune Egigurenek sartu ebezan.
 
Alaves Bren kontrako neurketearen ostean, Arratiak Artizarrak izango dau aurkari hilaren 22an etxetik kanpo. Aurretik baina, eguazten honetan, hilak 12, Racing taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Santoñan aurredenporaldiko bigarren lagunartekoa arrastiko 17:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!