EKLIPSEA

Eguzki-eklipse totala ikusi ahal izango da gurean

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 6a

Abuztuaren 12an, gertakari astronomiko zirraragarrienetako bat bizi ahal izango da Arratian, Ubiden eta Zeberion. Euskal Herri osoan ikusi ezin izango dan arren, gure eskualdea eklipse totalaren eremuaren barruan egongo da. Ilargia Eguzkiaren aurretik pasauko da eta guztiz ostenduko da segundo batzutan: Diman adibidez 34 segundo inguruan, eta Zeberion, 41.

Eklipse partziala 19:30ak aldera hasiko da eta osotasun-fasea 20:27an helduko da. Une labur horretan, iluntasunak eguna hartuko dau, tenperatureak behera egingo dau eta haize-boladak sortu leitekez. Animalien portaeran be aldaketak nabaritu leitekez. Eguzkia horizontean nahiko behean egongo danez, mendebalderantz ikuspegi garbia daukan lekua aukeratzea komenidu da.

Halanda be gurean ez dago zertan inora joan behar. Orokorrean, zenbat eta mendebalderago joan, orduan eta luzeagoa izango da osotasun-fasea. Herri bakotxeko ordutegiak, eklipsearen iraupena eta bestelako datuak IGNren mapa interaktiboan ikusi daitekez. Aranzadi Zientzia Elkarteak prestatutako gidea irakurteko be gomendioa egin dabe.

Eklipsea seguru ikusteko, ezinbestekoa da ISO 12312-2 araua beteten daben betaurreko homologauak erabiltea. Eguzkitako betaurreko arruntek, erradiografiek edo kristal ketuek ez dabe balio. Osotasun-fase laburrean baino ezin izango da Eguzkira babes barik begiratu. Prismatikoek, teleskopioek eta kamerek, barriz, iragazki bereziak behar dabez.

Telefono-sareak saturau egin leitekez tarte horretan, gainera gaua biribiltzeko, Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak ikusteko aukera bikaina egongo da, ilbarriari esker.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!