GIZARTEA

Eskubideak Danontzat plataformak bonolaguntzak atera ditu

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 5a

“Arratieko Sare Antiarrazistak” atzen hilabeteetan euki dauzan gastueri aurre egiteko mota biko bonolaguntzak atera ditu gaur egun Eskubideak Danontzat dan plataformeak. Norbanakoek bost euroan erosi ahal dabe bono bakotxa eta eragileek barriz ehun euroan.

Aitatu moduan bonoak, plataformeak atzen hilabeteetan euki dauzan gastueri eta jaso dauan “eraso ekonomikoari” aurre egiteko atera dabezala argitu dabe plataformako kideek euren sare sozialetan eta aportazinoak mobilizazinoengaitik jasandako multak ordaindu eta argi-mozketeari eta etxeagabetzeari aurre egiteko materiala erosteko erabiliko dira.

Lagundu gura dauanak Igorreko Axular Herriko Tabernan eta Arteako Herriko Bentan erosi ahal dauz bonoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!