FUTBOLA

Arratiako Gazte Mailako A taldeak entrenamentuak hasi ditu

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 4a

Arratiako Gazte Mailako A taldeak martxan dago 2026-2027 denporaldira begira. Atzo, abuztuak 3, egin eban lehen entrenamentua Aitor Ruizen agindupean, eta taldea lanean hasi da klubaren historiako erronkarik handienetako baterako.

Izan be, lehen aldiz jokatuko dau Gazte Mailako Ohorezko Mailan, estatu mailako gazte kategoriarik gorenean. Arratiarrek maila handiko aurkariak izango ditue aurrean, besteak beste Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alavés, SD Eibar, Real Valladolid, Antiguoko, Danok Bat, Santutxu, Indautxu, Leioa, CD Betoño, EF Mareo, Cultural Leonesa, Unionistas de Salamanca eta UD Logroñés.
 
Arratiak urri lehenengoaren 5-6ko astegoienean hasiko dau ligea, Deportivo Alavesen kontra etxetik kanpo.
 
Gizonezkoen jubenil mailako Arratia Ak Ohorezko Mailara igotea lortu eban joandako denporaldian. Laugarren urtea izan zan jarraian, arratiarrek mailaz igotea lortu ebena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!