San Inazio egunean Pagomakurren eta beherantzako bide osoan zehar sortzean ziran auto pilaketak saiestu eta ingurua zaintzeako, badira urte batzuk kotxez igotea debekatu zanetik. Ordutik, eta aurtengo garagarrilaren 31n be, barikua, dobanezko autobus zerbitzua antolatuten da Areatzatik Pagomakurrera igon ahal izateko, eta gero, kurutzerako bidea egiteko.
Areatzara kotxez joan ezkero, Arratiano, Guardamino, S3, Karpo, Bolivar, Astondoa Piroteknia edo eskolako aparkalekuan aparketea gomendatuten da. Gero, autobusak goizeko 06:00retatik arrastiko 19:00etara, 20-30 minuturo egongo dira Pagomakurrera bidean. Bueltea egiteko be, 08:00retatik 19:00etara egongo dira autobusak, 20-30 minuturo.
Abeltzain eta aterpeetako jaubeentzako be, guztiz debekatuta egongo da kotxez igotea. Akanpete be badago erabat debekatuta.