50 urteren ostean, Bergara barriro Euskal Herriko ehunka hautetsiren topaleku

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 20a

Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena izan ebezan gogoan 180 udalerritako udal ordezkariek. Bertan egon ziran Areatza, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Zeanuri eta Zeberioko ordezkariak be.

Sinbolismoz eta sentimentuz betetako goiza izan zan atzokoa Bergaran. Bihar, garagarrilaren 21ean beteko dira 150 urte Espainiako Gorteek euskal lurraldeetako Foruak abolidu ebezala; eta baita 50 urte Alkateen Mugimenduko kideak Bergaran batu zirala be. Mugarri historiko bi horreek ardatz hartuta, Euskal Herriko 180 herri baino gehiagotako udal ordezkariak eta hainbat erakunde publikotako ordezkariak batu ziran Usondo parkean.

Bertan izan ziran, besteak beste, Nafarroako zein EAEko legebiltzarretako kideak eta foru aldundietako, batzar nagusietako  eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak be. Familia abertzale bietako, EAJ-PNV zein EH Bilduko alkate, zinegotzi eta bestelango hautetsi zein alderdietako buruen topaleku izan zan. Gure eremutik be, alderdi bietako ordezkariak egon ziran, zinegotzi zein alkateak. Arantzazu, Artea eta Ubidekoak kenduta, alkate guztiak danak: Zigor Folla (Areatzako EH Bildu), Aitor Sorriketa (Bediako EAJ), Jose Mari Atutxa (Dimako EH Bildu), Olatz Urkiza (Igorreko EAJ), Esther Iturrioz (Lemoako EAJ), Nahia Urrutxua (Zeanuriko EH Bildu) eta Ekain Goti (Zeberioko EH Bildu).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!