zaztaparrak

Domekara arte eskatu daitekez Zaztaparraken kamisetak

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 17a

Betiko kamiseta zuria eta "30 urte okerrak iziten" kamiseta berezia ipini ditue salgai; galdetegiaren bitartez egin daitekez eskaerak.

Zaztaparrak Asti Taldeak 30 urte bete ebazan pasau dan urtean eta hori dala-ta, urteurreneko kamiseta berezia atera dabe. Kamiseta barria zein daborduko klasiko bat dan zuria salgai ipini ditue, eskaerapean. Holan, hurrengo galdetegia beteta egin daiteke eskaerea garagarrilaren 19ra arte, domekea. Helduentzako kamisetek 15 euroko prezioa daukie eta umeentzakoek 13 eurokoa. Galdetegian dagoz jarraitu beharreko pausu guztiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!