Aurten be, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, artzainentzako ardi-ule bilketea antolatu dau Arratia-Nerbioi eskualdean. Aurten ez da izenik emon beharko eta ardi-ulea zuzenean eroan ahal izango da Bildosola Industrialdeko pabiloira garagarrilaren 20an, astelehena. 08:30etik 17:00etara egongo da zabalik pabiloia. Izena emon edo informazino gehiago gura izanez gero, 94 631 55 25 telefonora deitu daiteke.
Baldintza bakarra baserria edo esplotazinoa Arratia-Nerbioi eskualdean helbideratua izatea da. Batutako artileari frogak egin ostean ebatziko dabe zer egin: ehungintzarako erabili, konposta lortu edo hondakin lez kudeatu. Izena emoterakoan egun bat zehaztuko da, bilketea egiteko.